Urteurrena - Albisteak

2019/04/10

'Naturaren estatua', Daniel Innerarityren testua dugu Cristina Enea Fundazioko urteurreneko bigarren oparia

Gure hamargarren urteurrena dela eta, gaur Cristina Enea Fundazioak 2019. urtean jasoko dituen hamar oparietatik bigarrena heldu zaigu, zehazki. Daniel Innerarity dugu opariaren egilea, Donostiako 'Gobernance' institutuko zuzendari eta 'Ikerbasque'-ko ikerlaria.

'Naturaren estatua' du izena testuak, eta, bertan Innerarityk honako hau bezalako hausnarketak egin dizkigu: "Natura subjektu politiko gisa aintzatetsia izan behar badu, ordezkatua eta barneratua, horrek esan nahi du kutsadura edo naturaren gehiegizko ustiaketa ez direla gure ekoizpen sistemaren gabeziak bakarrik; benetako gabezia demokratikoa ere badira". Hori dela kausa, aireratzen duen beste galderetako bat honakoa dugu: "Inongo zalantzarik gabe planteatzen den auzia da errepresentazio demokratikoa nola irekitzen den natura subjektu politiko gisa errekonozitzera". 

Sakona eta zuzena, Innerarityren artikulua, honenbestez, egin beharreko gogoetara doa; "natura subjektu politiko gisa" errekonozitzearen bidetik doana, alegia. Argi eta garbi jartzen du filosofoak gaia mahaia gainean. "Auzi ekologikoari heldu nahi badiogu, mugaketa politikoen autarkia hori birpentsatu beste irtenbiderik ez dugu, eta dimentsio global batera ireki, mugaz gaindikoa eta kooperatiboa. Finean, begirunearen aldeko deia Innerarityk jendarte osoari egin nahi izan diona. 

Oharra: Artikulu osoa irakurri nahi baduzu, beheko artxiboa deskarga ezazu: