2019/06/28 05:00o..

Kolaboratzaile festa ospatu dugu!

asda

 Eguna hodeitsu esnatu zen, baina arratsaldea heldu ahala zerua garbitu eta ordu eder batzuetako festa-giro polita oparitu zigun. Izan ere, eskertza-ekitaldia izan baitzen honakoa, azken hamar urteotan eginiko jardueretan esku hartu duten pertsona, talde, elkarte eta kolektibo oro gonbidatu genuen-eta Cristina Enea Fundaziotik.

Hala, dozenaka lagun batu ginen parkeko eraikin nagusiaren atzeko aldean den zelaian, eta, 'Lemon Twist' bikotearen konpasek ezin hobeki girotu zuten ekitaldia. Gainera, hasieratik bukaerara, erabilitako materiale guztia zer-nolakoa zen zaindu genuen, birziklagarria, ekologikoa edota biodegradablea izan zedin gauza oro. Mokadutxoa, esaterako, Lakari kooperatibak prestatu zuen, euren jaki guztiak Kilometro Zerokoak izaki. 

Biziki gozatu genuen ere Maria Cristina Hoteleko barman Fito Rabak espreski Fundazioarentzat opari gisa asmaturiko koktelarekin, hori izan baitzen hamargarren urteurrena dela eta jaso genuen oparietako bat. Eta gaian jakitun den lankide batek ongi baino hobe erakutsi zuen ere koktelerarekin duen gaitasuna. 

Umore-sorpresa gisa, 'Kontu Kantoi' clown pailazoek barre eta algara ugari eragin zituzten bat-batean azaldu ostean, Fundazioaren, kolaboratzaileen eta langileen inguruko errepaso polita egin baitzuten grazia handiz. Giroa aparta eta magikoa izan zen. 

Azkenean, festarako primeran jantzirik, landare edo animaliadun arroparen batekin, Cristina Enea Fundazioko lantalde osoa ekitaldiko izkina batean ipinitako photocall politean familia-argazkia atera genuen. Hori bai, lehenago, noski, bertaratutako guzti-guztiei eskerrak eman genizkien urteurren adierazgarri hau gurekin ospatzera etortzeagatik. Mila esker denoi!