2019/04/02 04:00o..

Hamargarren urteurrenaren mikrositea

2019a oso urte berezia izaten ari da Cristina Enea Fundazioarentzat, gure 10. urteurrena ospatzen ari baikara. Gure webgunan atal berri bat sortu dugu urteurrenari buruz, eta bertan aurkituko dituzue ospakizun hauetan sortzen joango diren materialak.

Atal honetan urtemuga honengatik jasotzen ari garen zorion agurrak aurkituko dituzue, bai eta urte guztian zehar, hilez-hile bisitatzen gaituzten ikastetxeekin eginiko photocall txiki bat ere. 2019an zehar kulturaren, ostalaroitzaren, musikaren, literaturaren edota pentsamenduaren alorrekin lotutako pertsona ezagunen eskuetatik jasotzen joango garen hamar opariak ere hilez-hile ezagutzeko aukera izango du erabiltzaileak atal honetan. Lehenengo oparia, martxoari dagokiona, Maria Cristina Hoteleko tabernari Fito Rabak egin digu: gure urteurrenerako espreski egin duen koktel goxo bat, osagai nagusiak fruta-zukuak izanik. Opari honen, eta hilez-hile jasoko ditugunen, xehetasun guztiak mkrositeko dagokion atalean aurkituko dituzue.

2019an zehar, ospakizun brezi hauek direla-eta antolatuko ditugun jarduera bereziez eta sortzen diren albisteez ere aipamenak egingo ditugu atal berri honetan.