2019-06-15 (11:00h. - 13:30h.) (Euskera eta Erdera)

Uliatik galdu gabe. Orientazio jolasa

Ulia mendian orientazio zirkuitu bat prestatzen ari gara eta honi ahalik eta etekin handiena ateratzeko Gipuzkoako Orientazio Taldeko (GOT) kideen laguntza izango dugu hasieran. Mapa interpretatzen ikasteko eta jokoaren nondik norakoak azaltzeko saio baten ondoren, Ulian barrena  egongo diren balizak bilatu, eta mendiko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Haur zein helduei zuzenduriko ekintza da eta bakoitzak bere mailako ibilbidea egiteko aukera izango du (8 urtetik beherakoek heldu baten laguntza beharko dute). Animatzen al zarete mapa jarraituz Uliako altxor ezkutuak ezagutzera?

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa

Izen-emateak hemen.