Urteurrena - 10 urte zurekin

2009ko abenduaren 14an, gauza bitxi bat gertatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko funtzionario baten mahai gainean. Bere zigilua ezartzean, Cristina Enea Fundazioak bere izena ofizialki erregistratu zuen eta izaera legala eman zitzaion. Nolanahi ere, gure lana hainbat hile lehenago hasi zen, buruan helburu argi bat genuela, ingurumenarekin jasangarriagoak eta adeitsuagoak diren ereduetara eraldaketa soziala erdiestea.

Duela ia hamar urteko goiz urrun hartatik, herritarrei ekiteko modu berriak eskaintzeko ilusioarekin egin du lan fundazioko lantaldeak, ilusio hori egunero berrituz, betiere tresna eta baliabide berritzaileak erabiliz. Pertsonekin komunikatzen saiatzen gara, beren artean ezberdinak diren pertsonekin, beraz, mezua berbera izan arren, igortzeko bideak dibertsifikatzea beharrezmkoa da, pertsona guztietara iristeko. Sormena gure aliatu onena izatea eragiten duen araua.

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeari ekipamendu berriak gehituz joan zaizkio urte hauetan, hala nola Urgulleko Natur Txokoa eta Ulia Interpretazio Zentroa. Honela, ekintza koordinaturako sare bat eratu zen, kultur etxeak, ikastetxeak, elkarteak eta eragileak bezalako bidelagunak ere batuz. Izena eman zion parkeko mugak gainditu zituen Cristina Enea Fundazioak, inguruko lurretara ere hedatuz.

Gaur, atzera begiratzean, ezin ditugu gogoratu modu batean edo bestean gure proposamen didaktikoetan parte hartu duten 370.000tik gora lagunak. Baina espero duguna da beraiek gurekin izandako esperientzia ez ahaztu izana, konfidantza hori buruan dugula aurre egingo baitiogu klima-aldaketa erronka nagusia izango dugun bidaia berriari. Eta ibilbide horretan zu ere gure bidaide izatea nahiko genuke. 10. urteurren zoriontsua!