Gordailua
#Logoa

Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroa da eta bere helburu nagusia lurraldeko kultur ondarea gordetzea, babestea eta ezagutaraztea da. Milaka ondare gai etnografiko, artistiko eta arkeologiko gordetzen ditu eta bere funtsei buruzko azterketak egiten ditu, bai eta kultur ondareari buruzko ikerketak erraztu ere. Gordailuak Gipuzkoako memoriaren artxibo materiala osatzen du.

Ekimen honetan bat egiten du 2019ko neguko Urtaroko Piezarekin.