Aurkezpena

Urtaroko pieza izeneko ekimen hau, Gipuzkoako zientzia eta kultur erakundeetako bildumetan ingurumenarekin eta zientziarekin erlazionatutako piezak ikusgai jartzean datza. Fundazioak, aukeratutako erakunde desberdinei beren bildumetako pieza bat Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxera ekartzea eskaintzen die.

Kontsultatu webgune honetan zein erakundek hartzen duten parte urtaro bakoitzean, eta zer objektu uzten dituzten aldikako erakusketetarako.