Negua
#Urtaroko pieza - Negua 2021

Mikro-erakusketen ekimen honetako 2020ko udazkeneko kolaboratzailea Club Vasco de Camping Elkartea da (informazio gehiago Erakundeak atalean).

Maritxuren eskiak

Objektua: 40. hamarkadako eski pare bat eta makilak.

Materiala: Lizar egurrezko eskiak eta kañaberazko makilak. "Candar" fijazioa, kableduna (galduta).

Erabilera: Garai horretako eskiak modalitate guztietarako erabiltzen ziren, bai jaitsieretarako, bai jauzietarako edo iraupen eskirako.

Maritxu Urretak erabilitakoak. Bere familiak Euskal Mendizaletasunaren Museoari (EMMOA) dohaintzan emandakoa, eta honek Vasco de Camping Elkartea-ri utzita, gaur egun elkartearen egoitzan daude ikusgai.

Miren Arantzazu Urreta Zulaika (Donostia, 1915eko irailaren 10a - Donostia, 2018ko abuztuaren 13a), itzultzaile, ilustratzaile, argazkilari eta mendizalea izan zen. Donostian mendizaletasuna gehien sustatu duen elkarteetako bat Club Vasco de Camping da. 1950ean sortu zen, eta Maritxu Urretaren arrastoa du, bera izan baitzen eta aurreneko zuzendaritza batzordeko emakume bakarra.

Maritxu Urreta ez zen inoiz konformatu gauzak modu erraz eta erosoan egitearekin. Gogoratu behar da, besteak beste, Mont Blanc-era igo zela, Mendebaldeko Europako mendirik garaiena, goi-mendiarekin ausartzen ziren emakumeak oso urriak ziren garaian.

Bidasoaz haraindiko mendietara egindako bidaietan, belaunaldi harekin batera ezagutu zuen kanpinaren fenomenoa, eta abantailaz beteriko aukera iruditu zitzaien naturan murgiltzeko eta etxetik kanpo egun batzuk arazorik gabe igarotzeko bideak eskaintzen zien ohitura hura. Atzerritik ekarri zituzten lehen kanpin-dendak, kanpinerako beharrezkoak ziren gainerako tramankuluak eta lehen kanpaldiak ere antolatu zituzten.

Ohituren arloan oso zorrotza zen gizarte hartan, denek ez zuten begi onez ikusten gizonak eta emakumeak mendian elkarrekin libre uztea...

Triptikoa
Descarga Triptikoa