Udazkena
#Udazkena

Mikro-erakusketen ekimen honetako 2020ko udazkeneko kolaboratzailea Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak SA, sozietate publikoa da (informazio gehiago Erakundeak atalean).

Hornidura-sareek (edateko ura) eta saneamendu-sareek (hondakin-urak) nagusiki grabitatearen arabera funtzionatzen dute; hau da, ura bere pisuari esker ibiltzen da hodietan, kolektoreetan eta abarretan.

Baina zenbaitetan sareek ponpaketa estazioak tartekatu behar dituzte, ura berriro altxatzeko. Edateko uraren kasuan, goiko aldeetan bizi diren biztanleei eramateko; eta hondakin-uraren kasuan, araztegiraino bultzatzeko.

Hondakin-uren saneamendu- eta arazketa-sistemak eraikitzea funtsezkoa izan da gure inguruko kostaldearen eta ibaien ingurumen-kalitatea hobetzeko.

Baina gogoratu behar da komuna ez dela erabili behar edozer gauza botatzeko "zulo beltz" gisa: olioak eta koipeak, sendagaiak, pinturak eta bernizak, etab., horiek biltzeko bidea dute.

Gainera, eskuoihal higienikoak ere ez dira komunera bota behar. Bizilagunen komunitateetako behe-hodietan eta estolderia-zerbitzu publikoetan sortzen diren pilaketek ingurumen-arazo larriak eragiten dituzte (ibaiei hondakin-urak arintzeagatik), bai eta gainkostu ekonomikoak ere.

Ura garraiatzeko ponpa

  • Objektua: Flygt 3201 urpeko ponpa.
  • Erabilera: hondakin-uren garraioa.
  • 22 kW-ko potentzia duen burdinurtuzko ponpa, solidoak edo material fibrosoa duten hondakin-uren segundoko 100 litrora arteko emaria garraiatzeko ahalmena duena. 2003tik Añarbeko saneamendu-sareko hondakin-uren ponpaketa-estazioan instalatuta egon da. Gaur egun, erreserbatuta dago antzeko beste ponpa batzuk ordezteko, matxura edo larrialdiren bat gertatuz gero.
Triptikoa 2020ko udazkena
Descarga Triptikoa 2020ko udazkena