Negua
#Irudia

Mikro-erakusketen ekimen honetako lehenengo kolaboratzailea da Gordailua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroa (informazio gehiago Erakundeak atalean).

Hona hemen bi bikote: bi mailu eta erlauntzetako abarasken argizaria kentzeko bi laban. Horietako bi berariaz diseinatu dira betetzen zuten funtzioa betetzeko... eta beste biak ere bai, baina ez jatorrian, materialak berrerabilita baizik. Lauak ergonomikoak dira: kirtenetan, marra paralelo batzuk aski dira hobeto oratzeko, eskutik irristatu gabe. Alegia, berrerabiltzeko tenorean, egileek -berregileek-, aintzat hartu dute, materiala ez ezik, baita funtziorako egokitasuna ere.

Beren xumean, ondare gai hauek asko irakasten digute: 

  • Tresna ustez apalena bere funtzioa betetzeko oso ongi pentsatua dagoela.
  • Zerbaitek, bere jatorrizko funtzioa galduta ere, balio eta funtzio berri bat, bizitza berri bat, izan dezakeela, merke eta eraginkor.
  • Berrerabilpenak, inteligentzia ez ezik, errespetua ere adierazten duela: errespetua beste batek egindako lanari eta ingurumenari, lehengaia eta energia aurrezten duelako.
  • Kultur ondarea nonahi egon daitekeela, nahikoa da begiratzen jakitea eta gauzen atzean ezkutatzen den jakinduria eta esperientzia preziatzea.
Triptikoa 2019ko negua
Descarga Triptikoa 2019ko negua