Nekazal kultura eskoletara

#Irudia

Urte luzez landa eremuari bizkarra emanez bizi izan den gizarte honetan, azkenaldian geroz eta ugariagoak dira nekazal kultura herritarrengana gerturatzeko asmoz sortutako ekimenak.

Ikastetxeek, gai horiek guztiak mahai gainean jartzen diren lekuak izan beharko lukete. Eta dagoeneko, badira hainbat proiekturen bitartez beren ekintzetan gai horiek barneratu dituztenak: eskola baratzeak, Eskola Agenda 21 programa, eskolako jangela ekologikoak...

Gipuzkoako Landa Garapen Agentziek, Eusko Jaurlaritzako Ingurugelak eta Cristina Enea Fundazioak bat egin dugu, eta baserrietako kultura horren zaindari eta ikur diren haziak ardatz hartuz, landa ingurua eta nekazal kultura ikastetxe eta eskoletara gerturatzeko Nekazal kultura eskoletara proiektua jarri dugu abian.

Gure nahia litzateke ikastetxe eta tokian tokiko eragileen artean elkarlana sustatuko duen topagune bat sortzea. Gizarte eredu justu eta jasangarriago baterako ezinbestekoak deritzogun tokian tokiko nekazal ekoizpen eta elikadura sistema baten garrantzia ikusarazi eta aintzat hartuko duen sare bat sortzea, alegia.

Hasteko, 2016-2017 ikasturteari begira landatutako bioaniztasunarekin eta bertako barazki barietateekin loturiko bi ekintza garatuko ditugu.

  • Hazi ezkutuen bila: ikasleak ikertzaile bihurturik, inguruko baserriak ezagutu eta hauetan landatzen diren bertako barietateei buruzko informazioa lortuko dute.
  • Hazien aterpea: gure baratzeetan barietate hauek landatu ahal izateko, erauzketa mota desberdinak ikasi eta haziak gorde eta trukatzeko sarea sortuko dugu.
Material didaktikoa eskuragarri
Kronograma
Kronograma

Egitasmoan parte hartu nahi baduz jar zaitez harremanetan gurekin hemen: nekazalkultura@gmail.com

 

 

Proiektuen zerrenda ikusi