$itemFoto['filename']

Libera

Naturguneetako zaborraren gaiari aurre egiteko, littering deritzona, zabor horren kopuruari, osaketari, jatorriari, portaerari eta pilaketa-guneei buruz gehiago jakin beharra dago, besteak beste. Horrela, arazo horri aurre egiteko irtenbide eraginkorrak antzeman ditzakegu. Horregatik LIBERA egitasmoak arazo hori hobeto ezagutzeko espreski sorturiko arlo bat dauka. Bertan, Ecoembesek eta SEO/BirdLifek (ekimenaren bi bultzatzaileak), GKEekin, unibertsitateekin eta Cristina Enea Fundazioa bezalako erakundeekin elkarlana burutzen dute, metodologia eta tresna berritzaileak garatzeko, zientzia herritarra esaterako, lurreko, itsasoko eta ibaietako ekosistema ezberdinen ezagutza areagotzeko.

#Irudia

Herritarren partehartzea da littering-arekin amaitzeko gakoetako bat. Hainbat ekimen partehartzaileren bidez, herritarrak eta arazoa aurrez-aurre jartzen dira , lurraldean eta ekosisteman bertan, jendeak bota eta jaso ez dituen hondakinak biltzeak naturguneentzat duen garrantzia ikusi araziz. '1m2 por la naturaleza' ekimena horren adibideetako bat, non argi ikusten den denok batera, elkarrekin, egun berean mendira joateak, alegia gu guztion metro karratuen batuketak, inpaktu handia duela gure natur ingurunean.

Hurrengo ekimenak

LIBERA ekimenak estatu guztian aldi berean antolatzen diren makina bat jarduera aurreikusten ditu zientzia eta kontzientziazio herritarrean oinarrituta datozen hilabeteetarako. Interesa duen edonork parte har dezake bolondres gisa.

  • M2 bat ibai, urtegi eta uharken alde, 2018ko martxoak 12tik 18ra.
  • M2 bat naturaren alde, 2018ko ekainaren 16an.
  • M2 bat hondartza eta itsasoen alde, 2018ko irailak 28tik urriak 7ra.
  • M2 bat mendi, larre eta basoen alde, 2018ko abenduaren 10etik 16ra.

Informazio eta xehetasun gehiago ProyectoLibera.org webgunean.

Proiektuen zerrenda ikusi