JantziAgain

Arropa eta osagarriak partekatzeko, baina baita modari, joskintzari eta gure arropen zaintzari buruzko jakinduria elkartrukatzeko topagune bezala sortu da JantziAgain. Erabilitako arropari partekaturiko ezagutzaren eta ospakizun kolektiboaren bidez modu berritzaile batean begiratzea da helburua. JantziAgainek kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten du herritarren baloreetan eta jarreran aldaketa sustatzeko, erabilitako arropari aukera berria emanez, hondakin bilakatu ordez, berriz ere baliabide izan dadin.

JantziAgainek bi jarduera-esparru ditu, alde batetik bigarren eskuko arropa elkartrukatzeko merkatutxo arautua, eta bestetik josketari eta jantzigintzari buruzko ezaguerak partekatzeko gune iraunkor bat, erabilitako janzkiak konpontzera eta pertsonalizatzera bideratua. Topaketak hilabete bakoitzeko azken igandeetan izango dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko "Kaperan",  10:00etatik 13:00etara.

Proiektuen zerrenda ikusi