EtxEKOlanda

#foto

Geroz eta gehiago dira, hirian bizi arren, nekazaritza ekologikora gerturatu nahi duten pertsonak, toki murriztua izan arren euren barazki eta berdura propioak landatuz. Hiriko baratzak, balkoi eta terrazatakoak, zabaltzetakoak, ohikoak bihurtzen ari dira gure herri eta hirietan, eta dakartzaten onurak ugariak eta askotarikoak dira.

Horregatik, Cristina Enea Fundazioak eta Donostia Kulturak sustaturiko EtxEKOlanda egitasmoaren helburua da hiriko eta etxeetako baratze ekologikoak lantzen eta diseinatzen hasteko interesa duten pertsona guztientzat ingurumen formazio, partaidetza, sentsibilizazio eta didaktika tresnak eskaintzeko topalekua izatea. Gainera, Donostiako Eskolako Agenda 21 ingurumen sentsibilizazioaren programaren testuinguruan, hiriko baratzen erabileran eta sentsibilizazio ekologikoan formazio praktikorako egitasmoetan parte hartzeko aukera eskaintzen die ikastetxeei.

Une hauetan, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko, Lugaritz  eta Intxaurrondo Kultur Etxeetako ekipamenduak ditu egitasmoak, eta bertan garatzen dira jarduerak, baina proiektua beste hainbat kultur etxetara hedatzeko pausoak ere ematen dihardugu.

Etxekolanda kultur etxeetan

Intxaurrondo Kultur Etxea

Kimu eta haziak (astelehenak / gazt)
2018-02-12
2018-03-12
17:00-19:00
Kimu eta haziak (ostegunak / eus)
2018-02-22
2018-03-22
17:00-19:00

Lugaritz Kultur Etxea

Baratze ekologikoa (asteazkenak / gazt)
2018-04-25
2018-05-23
17:00-19:00

Proiektuen zerrenda ikusi