2018/12/04 12:00.

Urnietako Salesiarretan Hondar 2050 dokumentalaren euskarazko bertsioaren estreinaldia

asda

Euskal kostako itsas hondakinen arazoei buruzko dokumental bat sortu da Gipuzkoako Foru Aldundiak Meta! KULTURA 2017 programaren bitartez. Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Aquariumak, Mater Museoak, Surfrider Europek, Azti Tecnalia Fundazioak, AEBAMek eta beste hainbat erakundek parte hartu dute dokumental honetan. 

Proiektua, Cesare Maglioniren zuzendaritzapean egin da ikusentzunezko esparruan, eta maila artistikoan Carlos Arrola Marésen laguntzapean. Metraje ertaineko film honen helburua gizarteari gure itsasoa jasaten ari den arazoari buruz sensibilizatzea eta herritarren parte-hartzea bultzatu nahi du arazoa saihesteko.  Gainera ingurumenarekiko, artearekiko eta kulturarekiko interesa adierazten du.

Urnietako Salesiarreko bigarren hezkuntza ikasleek dokumentala ikusteko aukera izan dute eta ikusi eta gero dokumentalaren zuzendariarekin proiektuko alderdi ezberdinez eztabaidatzeko aukera izan dute.