2019/09/18 08:00o..

Mugaz gaindiko 'Itsaslaminak' ekimena aurkeztu da gaur Donostian

Iazko fase pilotuaren ondoren, ‘Itsaslaminak – Sirenas - Sirènes’ ekimenaren lehen edizioak taldeak hirukoiztuko ditu Donostia, Iruñea eta Atlantiar Pirinioetan garatuko
den ekimenean  Mugaz gaindiko kulturari eta ingurumenaren kontzientziazioari egingo zaion ekarpen garrantzitsua izango da Malandain Biarritz Balletek, Cristina Enea Fundazioak eta Iruñeko Udalak kudeatutako hau Punta-puntako ekimen honek bere lehen edizioa hasiko du koordinazio, ekonomia eta gizarte-antolakuntza handi bat duela atzetik. Izan ere, 1.500 gaztek baino gehiagok esku hartuko dute Donostian, Iruñean eta Atlantiar Pirinioetan garatuko den ekimen berritzaile honetan, Akitania Berria Eurorreeskualdea, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroaren finantziazioaz.

Mugaz bi aldeetako erakundeak baturik elkarkidetzan lanean ari diren proiektu berezia dugu honakoa. Xedea: kultura, hezkuntza eta ingurumenaren kontzientziazioa bultzatzea ekimen original eta pedagogiko-didaktiko integralaz. Fase pilotuaren ostean, aurten hirukoiztuko du, gainera, bere talde kopurua: 45 eskola-talde izango dira Donostian, Iruñean eta Atlantiar Pirinioetan.

Hauek izan dira ekitaldian parte hartu duten pertsonak:

Marisol Garmendia, Gune Pubiko eta Hiri-proiektuen zinegotzia
Matthieu Bardiaux, Biarritzeko Udaleko Kultura zuzendaria
Fernando Sesma, Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Parte-Hartze eta Gaztedi zinegotzia
Jose Mª Hernández, Cristina Enea Fundazioko zuzendaria
Ana María Domínguez Silva, Ingurugiro hezkuntza Iruñeko Udala
Martin Harriague eta Ione Aguirre, Koreografo eta sortzaile Malandain Ballet

Ekimenari buruzko informazio guztia atxikitutako dokumentuan.