2019/06/06 13:00o..

"Eskala San Marko" birziklapena bultzatzeko kanpainia

San Marko Mankomunitateak, Ecoembes-ek eta Ecovidrio-k ekainaren 6an aurkeztuko dute Eskala San Marko ingurumen-sentsibilizaziorako kanpaina San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Eskala San Markosentsibilizazio-kanpaina berria abiatu dute, bereziki mankomunitatea osatzen duten herrietako jendeari zuzendurik, kartoizko edo paperezko ontziak, latak, brikak eta plastikozko ontziak, eta beirazko botila, poto eta ontziak behar bezala bereiztearen garrantziaz ohartarazteko. Aurten ere, formatu original bat aukeratu da ekimenerako: 22 eskailera errotulatu dira mankomunitateko herrietako zenbait gunetan (Donostia, Lasarte-Oria, Errenteria, Pasaia, Lezo, Astigarraga eta Urnieta).

Eskailerak errotulatzeko motiboei dagokienez, ontziak behar bezala bereiztearekin eta ingurumena zaintzearekin loturiko mezuak jasotzen dituzten lan artistikoak aukeratu dira. Kanpaina ekainaren 6an abiatuko da, hedabideentzako aurkezpen batekin, eta ekainaren 28an bukatuko da.

Hartzaile guztientzako moduko kanpaina bat diseinatu dute; horregatik aukeratu dute halako euskarri deigarri, ikusgarri eta egunerokoa, hau da, erreferentziazko herrietako puntu estrategikoetan kokaturiko eskailerak. Dinamizatzaileek informazio-gune ibiltarien bitartez azalduko dute zertan datzan kanpaina, herriz herri, goizez eta arratsaldez