2020/11/06 05:00o..

Cristina Enea Fundazioak bat egingo du Hondakinen prebentziorako Europar Astearekin

Greenpeacek adierazi duenez, plastikoen mundu mailako ekoizpena azken 50 urteetan izugarri igo da, bereziki azken hamarkadetan. Izan ere, azken hamar urteetan, gizateriaren historia osoan baino plastiko gehiago ekoiztu dugu.

Horregatik, Cristina Enea Fundaziotik Hondakinak Prebenitzeko Europar Astearekin bat egin nahi dugu (azaroak 21-29) gizartean plastiko eta ontzien erabilerari buruz hausnarketa bat eginez, erabilera bakarreko produktuen erabileraz gehienbat.

"Plastikorik Gabeko Astea" kanpainaren bitartez, Europako edozein ikastetxetan burutu daitekeena, astebetez ikasleek hamaiketakorako ikastetxeetara eramaten dituzten plastikoak eta ontziak murriztea lortu nahi da. Egunero mota horretako hondakin kopuru handia sortzen da, aluminiozko papera, patata poltsak, latak eta brikak, adibidez. Kanpaina azaroak 23tik 27ra egingo da.

Keinu txikien bidez ikastetxeko komunitate osoa sentsibilizatzea lortu nahi da, eta sortzen ditugun hondakinen kopuruaren aurrean erresilientzia sortzea. Janaria ekartzeko tuperrak erabiliz eta edarirako kantinplorak edo termoak ekarriz hondakinen sortzea murriztuko dugu.

Kanpainaren informazio guztia, deskargatzeko baliabideak eta proiektuan izena emateko aukera, hurrengo BOLETIN honetan aurkitu daiteke.

Horrez gain, aste horretan Cristina Enea Fundazioak bultzatzen dituen ONdakin eta Eskolan Konposta proiektuen bidez hainbat baliabide zabalduko dira, eta gure sare sozialetan klip motzak ikusteko aukera ere izango da.

Ikastetxe komunitate barruan dauden pertsonei ekintza hau zabaltzeko deia egiten diegu.

Zaindu dezagun maite dugun hori!