2019/11/14 08:00o..

"Birziklapenean jaioak gara" kanpainaren edizio berri batek modu arduratsuan kontsumitzera eta hondakinak bereiztera animatzen ditu herritarrak

Kanpaina bi edukiontzi ibilgari handitan egituratzen da, publiko mota guztientzako jarduerekin. Erakusketa-gune bat, gune ludiko bat eta kanpo-jarduera bat izango ditu, horiek guztiak oso parte-hartzaile eta elkarreragileak, herritarrenganaino bi helbururekin iristeko xedez: nola birziklatu gehiago, irtenbide bat bilatuz ez birziklatzeko aitzakiei; eta nola birziklatu hobeto, edukiontzi bakoitzean zer-nolako hondakina bota behar den azalduz.
Lehenengo edukiontziak ekonomia zirkularraren edukiak eskainiko ditu, "Circular Thinking” kontzeptuaren ikuspuntutik, modu arduratsuan kontsumitzera animatuz. Bigarren edukiontziaren ardatza, berriz, birziklapena da: zer eta nola birziklatu, hamabi jolas-dinamiken bitartez: jolas horietatik, gutxienez bitan parte hartu beharko da birziklatutako plastikozko botilez egindako 400  erosketa-poltsetako bat eskuratzeko. Poltsa horiek egunero banatuko dira, kanpainaren baitan. Hori guztia euskal herri kiroletan inspiratutako kanpoko jolas-dinamika batez osatzen da.


Halaber, aldez aurretik bisita gidatuak programatuko dira ikastetxeentzat. Lehen eta bigarren hezkuntzako azken ikasturteetako ikasleentzat daude pentsatuta, ordubete inguruko iraupenarekin.

Egutegia

  • Gasteiz, azaroaren 14tik –osteguna- 16ra –larunbata-.
  • Gernika, azaroaren 18an –astelehena- eta 19an –asteartea-.
  • Bermeo, azaroaren 20an –asteazkena- eta 21an —osteguna-.
  • Barakaldo, azaroaren 22tik –ostirala- 24ra –igandea-.
  • Irun, azaroaren 27an –asteazkena- eta 28an –osteguna-.
  • Donostia, azaroaren 29tik –ostirala- abenduaren 1era –igandea.

Informazio gehiago