2020/11/17 06:00o..

20 ikastetxek eman dute izena dagoeneko Plastikorik Gabeko Astean

Aurreko astean Cristina Enea Fundaziotik "Plastikorik Gabeko Astea" kanpaina luzatu genuen, Hondakinak Prebenitzeko Europar Astean garatzeko kanpaina (azaroak 21-29), erabilera bakarreko plastiko eta ontzien erabilerari buruz sentsibilizazioa ikastetxe komunitate osoarekin lantzeko helburarekin.

Keinu txikien bidez ikastetxeko komunitate osoa sentsibilizatzea lortu nahi da, eta sortzen ditugun hondakinen kopuruaren aurrean erresilientzia sortzea. Janaria ekartzeko tuperrak erabiliz eta edarirako kantinplorak edo termoak ekarriz hondakinen sortzea murriztuko dugu.

Gipuzkoa eta Nafarroako 20 ikastetxek izena eman dute kanpainan dagoeneko eta inskripzioa Europako edozein ikastetxek egin dezake.

Ikastetxeek kanpaina garatzeko MATERIAL guztia eskura dute. Honela, familiei informazioa helarazteko orriak prestatu dira, irakasleentzako gidak, baita ikastetxean jartzeko hainbat kartel eta informazio orri ere.

Horrez gain, aste horretan Cristina Enea Fundazioak bultzatzen dituen ONdakin eta Eskolan Konposta proiektuen bidez hainbat baliabide zabalduko dira, eta gure sare sozialetan klip motzak ikusteko aukera ere izango da.

IKASTETXE PARTAIDEAK

Donostia

Aiete ikastetxea
Ortzadar Ikastetxea
Nazaret Fundazioa
Presentación de María
La Anunciata Ikastetxea
IES Altza BHI
Axular Lizeoa
CEIP ALtza SJC HLHI
Maria Reina Eskola
Usandizaga-Peñaflorida-Amara
San Luis La Salle

Errenteria

Egiluze Ikastetxea
Orereta Ikastola

Oiartzun

Elizalde Herri Eskola

Pasaia

IPI Karmengo Ama
Pasaia Lezo Lizeoa

Urnieta

Egape Ikastola LH

Nafarroa

Toki Ona BHI (Bera)
Zigako Eskola (Baztan)
Tantirumairu Ikastola (Lesaka)

Kanpaina Europako webgunean erregistratu da: https://ewwr.eu/actions/colegio-sin-plasticos/