Berriak
Jaten duguna gara, eta gaur egun ez dakigu asko horretaz. Eroso, erraz eta batez ere azkar egiten ohituta, zoritxarrez elikadura ez dago gure kezka nagusien artean.

Informazio gehiago

Gaurkoan Ulian (eta Uliari buruz) egin ditugun hiru bideoetako azkena dakarkizuegu, bertako bidexketan zehar ibilbidetxo bat egiteko proposamenarekin. Ulia Interpretazio Zentroko arduradun Oihana Orkolagak GR121 bidexka, edo Talaia bidea, ezagutzeko gonbita egin digu. Itsasoak eta mendiak bat egiten duten leku berezi honetako altxor eta leku ezkutu ugari ezagutuko ditugu. Bazatoz?

Informazio gehiago

Zuhaitz batek 28 kilo CO2 xurgatzen ditu urtean; balea batek 33 tona bere bizitza osoan. Zetazeo horiek garrantzi handia dute karbono dioxidoaren harrapaketan.

Informazio gehiago

Iragan apirilean, konfinamendu garaian, ezezagun batzuek Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxearen sarrera behartu zuten, eta Mandasko dukearen koadro bat eta bere bilduma pertsonaleko zenbait liburu lapurtu zituzten, Mandasko dukesa Cristina Brunnetiren erretratu bat kaltetuz. Orain, zaharberritze-adituak ari dira koadroa konpontzen.

Informazio gehiago

Nola egin lorategi bertikal bat etxean. Gida erraza eta praktikoa, pausoz pauso, barruko lorategi txikietarako edo balkoi eta terrazetako kanpo-eremuetarako ideia eta aholkuekin. Landare-horma politenaren bila!

Informazio gehiago

Emakumeak dira klima-aldaketak gehien kaltetzen dituenak. Oraindik ere jasaten duten diskriminazio sozioekonomikoak areagotu egiten ditu berotze globalak haien elikaduran, etxean eta bizimoduan izaten ari diren ondorioak. Arau matxistek ere bultzatzen dituzte gizonak indarkeriara, klimaren inpaktuei aurre egiten dietenean. Ongizate ekonomikoaren, bakearen eta genero-berdintasunaren arteko lotura ulertzea ezinbestekoa da planetarentzat eta gizateria osoarentzat etorkizun hobea bermatzeko.

Informazio gehiago

Uliako txoko eta leku esanguratsuenak ezagutarazteko abian jarritako bideo-sortaren bigarren bideoa aurkeztu du gaur Cristina Enea Fundazioak. Bertan, XX. mende hasieran Ulian egin ziren bi garraiobide bereziak aurkeztu dizkigu Ulia Interpretazio Zentroko arduradun Oihana Orkolagak: tranbia elektrikoa eta aire-transbordadorea.

Informazio gehiago

Nazio Batuen Ingurumenerako Agentziaren ikerketa berri baten arabera, petrolioaren prezioen beherakada COVID-19 ondorengo susperraldi berdeago bat lortzeko aukera bat da. Energia berriztagarrien aldeko joerak aurrera jarraitzen du, eta bultzada handiagoa behar dugu isurketak murrizteko eta Parisko Akordioaren helburuak lortzeko.

Informazio gehiago

Aurreko bi asteetan Cristina Enea parkean eta Urgull mendian egiteko ariketa fisikoak aurkeztu dizkizuegu, Ariketa fisikoa naturguneetan ekimenaren baitan. Gaurkoan hirugarren eta azken proposamena dakarkizuegu: ariketa fisikoa Ulia mendian. 6 puntutatik eginiko ibilbide bati esker, Ulia mendia hobeto ezagutzeaz gain, bakoitzaren egoera fisikoari egokitutako ariketa fisikoak egiteko aukera izango duzue.

Informazio gehiago

Airearen kalitate txarrak urtero zazpi milioi heriotza baino gehiago eragiten ditu munduan. Europako ingurumen-osasunerako arriskurik handiena da.

Informazio gehiago