Berriak

2019/1/11

‘Nature Change’ erakusketara bisita gidatua bere egile Kimia Kamvarirekin

Larunbat honetan, urtarrilak 12, Kimia Kamvari artista iraniarrak, bisita gidatua eskainiko otsailak 22ra arte Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean ikusgai dagoen ‘Natiure Change’ bere erakusketara. Bisita gazteleraz izango da, eta otsailaren 16an euskaraz.

Euskal Herrira etorri zenetik egindako lanak erakutsiko dituen Kimia Kamvari-ren erakusketa berrira erakusketako komisarioak, Nader Koochakik (euskaraz) eta Kimiak berak (gaztelaraz), bisita gidatuak egingo dituzte datozen egunetan. Lehena larunbatean izango da, gazteleraz, arratsaldeko 17:00etan Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, Kimiaren berarekin eskutik. Biogarrena euskaraz, otsailak 16an, Nader Koochakirekin. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Gipuzkoako barnealdeko landa-ingurune batera (Astigarreta) 2015eko irailean iritsi zenetik artistak garatutako lanak erakusten dira erakusketa honetan. Hiru udazkenez osatutako denbora tartean bere ingurunearen eta lanaren arteko distantzia murrizten saiatu da Kimia. Materiari eta bizitzari, arteari eta naturari buruzko arakatze lan bat da, elkarri lotutako lan-sail batzuetan itxuratzen joan dena.