Berriak

2018/12/5 Proiektuak

Parkeko bizipenak eta oroitzapenak jasotzeko 'scrapbook' bat, Tamayorekin

Cristina Enea Fundazioak eta Tamayok, Donostiako paper-dendetan ezagunenetakoak, indarrak batu dituzte 'Ezagutu Cristina Enea udazkenean Tamayorekin' ekimena abian jartzeko, Cristina Enea Fundazioak amaitutzat emanez udazken honetarako programatuta zuen jarduera-agenda. Egitasmo honek Cristina Enea parkeko aberastasuna ezagutzera eman nahi du bisita baten bidez, ondoren partehartzaile bakoitzak ibilbideko bizipen, esperientzia eta oroitzapen guztiak 'scrapbook' edo ebakinez eginiko liburuxka batean jasoz.

Honela, Cristina Enea parkera bisita egitea proposatzen dizuegu, non txokoak, zuhaitzak, animaliak eta istorio bereziak erakutsiko dizkizuegun, gehientsuenak ezagunak parkeko ohiko bisitarientzat, baina beste asko ez hainbeste. Familientzako bisita gidatu batean, helduek eta txikienek udazkeneko goiz baten oroimenean geratuko diren istorioak ezagutuko dituzte.

Ondoren, Tamayoko monitoreekin, bisita oroitzapen-liburu batean gordeko dugu, 'scrapbook' izenaz ere ezaguna, eta partehartzaile guztiek Tamayoko monitoreekin egin ahal izango dutena. Argazkiak, ikasitakoari buruzko oroitzapen idatziak, parkean jasotako elementuak (hostoak, lumak, harriak, loreak...) eta ikusitako marrazkiak koadernoko orrialdeen artean gordeko dira, betiko. 

Jarduera 10:00etatik 13:30era izango da,  familiei eta 10 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago, eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen (prezioa 12 € pertsona bakoitzeko).


Irudia: Wikipedia