Berriak

2016/8/22 Uliako Interpretazio Zentroa

Uliari buruzko argazki eta bideo lehiaketa

Batzuek kirola, beste batzuek lasaitasuna, natura edo familia giroa aurkitzen dute. Zertara zatoz zu Uliara? Fotoikatzekin batera antolaturiko argazki eta bideo lehiaketa honen bitartez, Uliaz gozatzeko aukera eta modu desberdinak bildu nahi ditugu. Anima zaitez kamera edo sakeleko telefonoa hartu eta Uliaz disfrutatzera eramaten zaituen momentu, sentsazio edo ekintza horiek jaso eta lehiaketan parte hartzera! Irabazleentzat sari bikainak ditugu eta aukeratutako argazki eta bideoekin denontzat ikusgai egongo den erakusketa osatuko dugu Ulia Interpretazio Zentroan.

Oinarriak
- Argazkiak eta bideoak Ulia mendian ateratakoak izan behar dira.
- Argazkien gutxieneko tamaina 1MB, eta bideoen gehienezko iraupena minutu batekoa izan behar dira.
- Partehartzaile bakoitzak gehienez 3 bideo edo argazki aurkez ditzake.
- Argazkiak eta bideoak egilearen datuekin batera, 2016ko irailaren 11a baino lehen bidali behar dira honera: uliazentroa@donostia.eus posta elektronikoz, edota Wetransfer edo antzeko zerbitzu baten bidez.

Sariak
2 sari banatuko dira kategoria bakoitzean, horrela osatuta:
- 1. saria: FOTOIKATZ-en eskutik argazki-dekorazio artikulua, bi pertsonarentzat menua Albergue de Ulia Aterpetxea jatetxean eta liburu sorta.
- 2. saria: FOTOIKATZ-en eskutik argazki-dekorazio artikulua eta liburu sorta.

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli