Berriak

2016/5/12 HaurrakHidroLogikakIngurumen Baliabideen Etxea

Taller de fósiles para niños y jóvenes

HidroLogikak. Ibaitik badiara egitasmoaren baitan kokatuta dagoen ‘Uraren oroimenak’ erakusketaren jarduera paralelo gisa, 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzat fosilei eskainitako eskulan-tailerra izango da ekainaren 12an, igandea, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, Algorri Interpretazio Zentroarekin elkarlanean antolatuta.Zumaiako flyschak gordetzen dituen altxorrak ezagutu nahi? Duela 100 miloi urte Zumaia itsasoaren azpian zegoen, eta bertako bizidun guztiak itsasoko animaliak ziren... Animalia horien arrastoak labarretan gordeta geratu dira: flyscheko fosilak dira. Haurrek denboran zeharreko bidaia egingo dute eta, garai batean, Zumaian bizi ziren itsas animaliak ezagutuko dituzte. Zumaiako fosil esanguratsuenen bilduma aztertu eta benetako piezak ukitzeko aukera izango dute. Jarraian, haur bakoitzari igeltsuzko fosila nola egin behar duen azalduko zaio, lehortu ostean margotu eta etxera eramango duelarik.

Igeltsua eta moldeak erabilita, Zumaiako geoparkean aurki daitezkeen fosilen erreplikak egingo dira. Horiek lehortzen diren bitartean, eta margotu baino lehen, fitxak koloreztatuko dira, bai eta fosilen laginak ikusi ere.

Jarduera igandean izango da, ekainak 12, goizeko 11:00etatik 12:30era  Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Tailerra euskaraz izango da, doakoa da baina aldez aurretik izena eman beharra dago (943453526).

Leku guztiak beteta.