Berriak
Europako biztanle bakoitzak egunero 100 eta 320 litro ur artean kontsumitzen ditu, batezbeste, eta horietatik %3 soilik erabiltzen dugu edateko. Ur kopuru handiena komunetik behera botatzeko, garbiketak egiteko edo lorategia ureztatzeko erabiltzen da.

Informazio gehiago

Europar Batzordeak ezagutzera eman duen azken oharraren arabera, lau hiritik batek nitrogeno dioxidoaren legezko mugak gainditzen ditu. Euskal hiririk dago zerrenda horretan? Ezagutu datuak artikulo honetan.

Informazio gehiago

Beroa eta aire freskoa berreskuratzen dituzten aireztatze sistema mekanikoak ezartzeak, hotz eta bero galderak murrizten ditu udan eta neguan hurrenez hurren, bai eta familien fakturak arindu ere. Kontsultatu ondorengo artikuloan, etxean energia aurrezteko proposamen guztiak.

Informazio gehiago

Ostegunean, maiatzak 10, Carlos Arrola (Bilbo, 1982) artista eta surflari bizkaitarrak ‘Itsasbehera’ erakusketa inauguratuko du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Erakusketak ingurumenaren gaineko autokontzientzia eta sentsibilizaziorako bidaia pertsonala proposatzen digu, hainbat adierazpide plastiko eta bisualen bidez itsasoko zaborren arazoa erakutsiz.

Informazio gehiago

Espainiako Estatuko aire kutsadurari buruzko txostena aurkeztu du 'Ekologistak Martxan' taldeak Madrilen. Hego Euskal Herriari dagokionez, ozono troposferikoak eragindako arazoak eta datu bilketaren gabeziak nabarmendu dituzte besteak beste. Azaldu dutenez, Hego Euskal Herriko bi milioi lagun inguruk Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) gomendatutako balioen gainetik arnastu zituzten substantzia kutsatzaileak 2016an, neurtutako kopuruak ia beti legearen barruan egon arren. Jatorrizko albistea Argia.eus-en argitaratu

Informazio gehiago

Frantziako Itzuliak Natura 2000 Sarearen baitan dauden lekuak zeharkatuko ditu aurtengo edizioan ere. Frantziako Bioaniztasunaren Agentziak leku horiei buruzko informazioa eta xehetasunak eskaintzen ditu bere webgunean, etapaz-etapa.

Informazio gehiago

Urtarrilaren 30ean, astelehena, Miguel Alonso Alonso doktorea (Assistant Professor Harvard Medical School-en) Basque Culinary center-en izango da. 12:30etik 13:30era giza-elikadura portaera aztertzeko eta manipulatzeko modu berriak izango ditu mintzagai Alonsok bere hitzaldian.

Informazio gehiago

Egitasmoa Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak antolatzen du, nahiz eta Tolosako Naturaldian duen jatorria. Bere izpiritua jaso du, erronkak bere gain hartu ditu eta baliabide eta jakituria guztia erabiltzen ari da proiektu kolektibo baten mesedetan.

Informazio gehiago

Proiektuak gure garaiko kategoria handienetako bat hartu nahi du aztergai: hiria, beti ere arkitekturaren eta ikusentzunezko eta film lengoaien ikuspuntutik, besteak beste migrazioak, ekonomia, austeritatea, desberdintasunak edota aldaketa klimatikoa bezalako gaiak lantzeko.

Informazio gehiago

HidroLogikak egitasmoaren azken txanpak tradizioa eta memoria uztartuko ditu, hausnarketara gonbidatzen duen ikuspegi poetiko batetik, Patricio Guzmán, Pío Pérez Aldasoro, Ixiar Rozas edota Amets Arzallus, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria bertsolariak bezalako gonbidatuekin.

Informazio gehiago