Berriak
Europako biztanle bakoitzak egunero 100 eta 320 litro ur artean kontsumitzen ditu, batezbeste, eta horietatik %3 soilik erabiltzen dugu edateko. Ur kopuru handiena komunetik behera botatzeko, garbiketak egiteko edo lorategia ureztatzeko erabiltzen da.

Informazio gehiago

Atzo astelehena, uztailak 29, planetak urtebetean berriztu ditzakeen baliabide guztiak kontsumitzen amaitu genuen, eta ondorioz, abenduak 31 arte zorpean biziko gara. Une hau geroz eta azkarrago iristen da urtero.

Informazio gehiago

Euskal Herriko Unibertsitateak, Asmoz Fundazioarekin elkarlanean, ingurumen zuzenbidean masterraren edizio berri bat antolatzen dute, 2019ko azaroaren 18tik 2020ko abenduaren 11ra. Izen emateak irekita.

Informazio gehiago

Europar Batzordeak ezagutzera eman duen azken oharraren arabera, lau hiritik batek nitrogeno dioxidoaren legezko mugak gainditzen ditu. Euskal hiririk dago zerrenda horretan? Ezagutu datuak artikulo honetan.

Informazio gehiago

Aurtengoa oso urte berezia izaten ari da Cristina Enea Fundazioarentzat, gure hamargarren urteurrena ospatzen dugulako. Gure webgunan atal berri bat sortu dugu urteurrenari buruz, eta bertan aurkituko dituzue ospakizun hauetan sortzen joango diren materialak.

Informazio gehiago

Gaur, abenduak 4, Urnietako Salesiarretan proiektu honen euskarazko emanaldia estreinatu da. Metraje ertaineko film honen helburua gizarteari gure itsasoa jasaten ari den arazoari buruz sensibilizatzea eta herritarren parte-hartzea bultzatu nahi du arazoa saihesteko.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioa eta Garraiobide Osasungarrien Elkartearen elkarlanarekin. 2018ko Mugikortasunaren Europar Astea irailaren 16tik 22ra ospatzen da “Konbinatu eta mugi zaitez” leloarekin.

Informazio gehiago

Beroa eta aire freskoa berreskuratzen dituzten aireztatze sistema mekanikoak ezartzeak, hotz eta bero galderak murrizten ditu udan eta neguan hurrenez hurren, bai eta familien fakturak arindu ere. Kontsultatu ondorengo artikuloan, etxean energia aurrezteko proposamen guztiak.

Informazio gehiago

Ostegunean, maiatzak 10, Carlos Arrola (Bilbo, 1982) artista eta surflari bizkaitarrak ‘Itsasbehera’ erakusketa inauguratuko du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Erakusketak ingurumenaren gaineko autokontzientzia eta sentsibilizaziorako bidaia pertsonala proposatzen digu, hainbat adierazpide plastiko eta bisualen bidez itsasoko zaborren arazoa erakutsiz.

Informazio gehiago

Europako ekonomia-sektore guztietan karbono isuri txikiak dituzten teknologiarako trantsizioa azkartuko duten neurri-sorta aurkeztu du berriki Europar Batzordeak.

Informazio gehiago