Berriak
Zientzialariek Iberiar penintsularako aurreikusten dituzten tenperatura igoeraren eta lehorteen iraupen eta intentsitate handiagoaren ondorioz basoak gutxiago haziko dira, Huescako Ekologiaren Institutu Pirenaikoak (IPE-CSIC) zuzendutako ikerketa batek ondorioztatzen duenez. Jatorrizko albistea Efeverde.com webgunean argitaratua.

Informazio gehiago

Atmosfera berotzeak prezipitazioen banaketa eragingo du eta, ondorioz, Alpeetan euri gehiegi egingo du eta mediterranear arroetan lehorte luzeak izango dira.

Informazio gehiago

Klima-aldaketa gure ondare natural eta historiko ugari deuseztatzen ari da, eta gauza bera egiten jarraituko du guztion artean lan egin eta geldiarazten ez badugu. Milaka urtetako aztarna arkeologikoak, itsaspeko paradisuak, landaredia-erreinuak... Horiek guztiak desagertzear daude, saihesten ez badugu. Jatorrizko albistea El Mundo egunkarian argitaratua.

Informazio gehiago

IPCCak (Klima-Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldea) 1.5º C-ko Berotze Globalari buruzko Txosten Berezi bat argitaratu du, bereziki irakaslegoari zuzenduta.

Informazio gehiago

Tel Aviveko Unibertsitateko ikerketa berri batek deskubritu du gizakiak eragindako klima-aldaketaren lehenengo aztarna geologikoak duela 11.500 urtekoak direla. Jatorrizko albistea Europapress.es webgunean argitaratua.

Informazio gehiago

Hiri guztiak egokitu behar dira klima-aldaketak eragindako erronka konplexuari erantzun eta aurre egiteko.

Informazio gehiago

Lurralde artikoa berotzen ari da, munduko batez-bestekoa baino ia bi aldiz gehiago, bertako bizitza-baldintzetan eta ingurumenean aldaketa sakon eta azkarrak eraginez. Europako Ingurumen Agentziaren txosten batek aztertzen du nola eragiten dion Artikoari Europak, baina baita Artikoan izaten diren aldaketek nola eragiten duten Europan ere

Informazio gehiago

Txosten berri baten arabera, gizarteko arriskuak kudeatzeko aseguru-industriak duen gaitasuna klima-aldaketagatik mehatxatua dago.

Informazio gehiago

Donostiako Udalak, Cristina Enea Fundazioak eta San Telmo Museoak klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 hitzaldi-sortaren baitan, mugikortasun jasangarria eta klima-aldaketaren arteko harremana izango da mintzagai asteazkenean, irailaren 13an (19:00etan San Telmo Museoan). Horretarako Carlos Corral (hirigintza-ingeniaria) eta José Luis Cañavete (hirigintza-geologoa) izango dira bertan.

Informazio gehiago

Meteorologiaren Mundu Erakundeak (MME) dio azken aldian ipar hemisferioan eman diren bero-boladetan izandako muturreko tenperaturak aztertzen ari dela, "errekor berriak" gisa izendatu daitezkeelako.

Informazio gehiago