Berriak
Gaur, abenduak 4, Urnietako Salesiarretan proiektu honen euskarazko emanaldia estreinatu da. Metraje ertaineko film honen helburua gizarteari gure itsasoa jasaten ari den arazoari buruz sensibilizatzea eta herritarren parte-hartzea bultzatu nahi du arazoa saihesteko.

Informazio gehiago

Antoine Repessé argazkilari frantziarrak erronka bat jarri zion bere buruari: lau urtetan zehar sortzen duen hondakin birziklagarriak pilatu eta argazkiak ateratzea, hondakin kopuru neurrigabearen inguruan kontzientziatzeko gizartea. Emaitza ikaragarria da. Jatorrizko artikuloa www.amarilloverdeyazul.com webgunean argitaratua.

Informazio gehiago

Gaurko Ingurumenaren Nazioarteko Egunari estuki lotua dagoen albistea. Udarregi Ikastolako taldetxo bat bisitan izan da astearte goiz honetan udaletxean. Ondoko irudian ikus dezakezuenez, udalbatza aretoan bildu dira ikasle eta hezitzaileak Usurbilgo Udaleko alkate Xabier Arregirekin eta ingurumen gaien ardura daraman zinegotzi Irene Garciarekin.

Informazio gehiago

Egunero sortzen den hondakin kopuru handi bat gure kaleetan ematen da. Gaur horren berri eman nahi dugu Kanaria Handiko Las Palmasetik bultzatutako ekintza baten bidez, non hondakinen gaikako bilketaren errealitatea hurbiltzen diguten, era dibertigarrian, gazte eta helduek birziklatzearen garrantzia ulertzeko, hainbeste hondakin ez sortzeko eta bakoitzak bere hondakinak jaso ditzan.

Informazio gehiago

Iragan ekainak 1ean ekin zitzaion hondartza-denboraldiaren irekierarekin, ez dugu aukera pasatzen utzi nahi udan gure hondartza eta hareatzak garbi edukitzeko gomendioak gogora arazteko.

Informazio gehiago

24 orduko prozesu baten bidez plastikoa ur bilakatzen duen bakterioa garatu dute bi ikerlarik. Aurrerapauso hau erabilgarri izango litzateke, besteak beste, itsasoetako hondakin plastiko guztiak murrizteko.

Informazio gehiago

Azaroak 19tik 27ra ospatuko da Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea eta udalerri, elkarte eta erakundeek beren proposamenak lehiaketara aurkeztu parte har dezakete.

Informazio gehiago