Berriak
Hiri guztiak egokitu behar dira klima-aldaketak eragindako erronka konplexuari erantzun eta aurre egiteko.

Informazio gehiago

Greenpeace-Espainia erakundeko zuzendari Mario Rodriguez Vargasek hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, urtarrilak 25 (19:00etan San Telmo Museoan), honako izenburuarekin: "Ciudades 3.0. Un espacio saludable para la ciudadanía". Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Udalak, San Telmo Museoaren laguntzarekin antolatzen diharduten Agora K2050 hitzaldi-sortaren baitan kokatzen da jarduera.

Informazio gehiago

Mario Rodríguez Vargas Greenpeace erakundeko zuzendari exekutiboa da Espainian. 3.0 hirien aldeko apustua egiten du, jasangarriak, isuririk gabekoak eta %100 energia berriztagarriekin funtzionatzen duten hirien eredua, alegia. Urtarrilaren 25ean hitzaldia eskainiko du San Telmo Museoan, Donostiako Udalak eta Cristina Enea Fundazioak antolatuta. Gai horietaz eta beste hainbatetaz hitz egin dugu berarekin.

Informazio gehiago