Berriak

2019/8/30 Ingurumen albisteak

Plastikozko botila izatetik eskola izatera Boli Kostan

Boli Kostan plastikozko hondakinak soberan dituzte, eta, eskolak faltan. Haurtzarorako Nazio Batuen Erakundeko Fondoak, (Unicef) 'Conceptos Plásticos' kolonbiar enpresa sozialaren lagun, ekuazioa borobiltzea erdietsi du: plastiko birziklatuaz klaseak eraikitzea. Dagoeneko bederatzi daude martxan. Eta beste 519 egiteko aurrikusita dago, orotara 25.000 ikasle izango dituztenak (50 pertsona gehienez klaseko, egungo 90 edo 100 horien ordez). 

"Oso gustura gaude klase hauekin aurrekoekin alderatuz, behin-behineko materialekin eginak baitzeuden, eta, zoritxarrez, haizeteek suntsitu zituzten", adierazi du Koffi Konanek, ekimeneko lehenengo eskoletako bateko zuzendariak. Sakassoun kokaturik da, Abiyanetik hiru ordura dagoen herrixka. Behar handienetakoa zutelako hautatu zuten zentro hau, zehazki. 


Informazio guztia hementxe