Berriak

2019/8/7 Ingurumen albisteak

Nola murriz dezakezu gidatzerakoan karbono-arrastoa

Tokian tokiko gobernuen arazo bilakatu da hiri handietako kutsadura maila itzela. Izan ere, herritarren osasuna kinka larrian jartzeaz gain, garapen ekonomiko eta soziala ere arriskuan jar dezake-eta. 

Kutsadura murriztea ez da solik Estatuko instituzioen lana, baita gure ere; ekintza txikiekin ingurugiroa hobetzen lagun baitezakegu. 

Gidatze eraginkor batekin gasolina kontsumoa murriz dezakegu, eta, ondorioz, gure karbono-lorratza ere gutxitu. Datuek hala erakutsi dute.  

Izan ere, gidatze-estiloak ez baitu soilik gasolina aurrezten, airearen kalitatea ere hobetzen du. IDAEren datuen arabera (Dibertsifikazio eta Energia Aurrezpenaren Institutuak), Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministeritzaren pean dagoenak, gidatze eraginkor batek karburante kontsumo batezbestekoa %15 jaitsiko liguke; baita CO2 emisioa ere. 


Informazio gehiago hemen