Berriak

2019/11/6 Ingurumen albisteak

New Delhi, gas-kamera batean bihurturiko hiria

Yamuna ibaia, herrialdeko handienetakoa dena, Gangesen amaitu baino lehen bost estatutatik pasatzen da, eta, aparra botatzeari ekin zioenean eta airea lanbroaz josi zenean -argazkian elurra eta ura dirudite-, Indiako Auzitegi Gorena guztiz kontzientziatu zen gertatzen ari zen arazo larriaz. 

Sekula ikusi gabeko neurri bat hartu zuen orduan, nahiz eta inguru honetan kutsadura kopuru handia garai eta leku horretan bitxia ez izan, eta, osasun publikoarengatik larrialdi egoera  ezarri zuen. Izan ere, Delhiko aireko toxizitate maila inoiz ez zen kopuru horietara heldu, eta, hiriburuan eskolen eta industria-jarduera bertan behera utzi zituzten denbora batez. Hiria "gas-kamera" handi bat da, adierazi zuen Arvind Kejriwal Delhiko Gobernuburuak. 

"Airearen kalitatea Delhin atzotik okerrera egin du eta orain maila arriskutsu batean da. Hau osasun publikoko larrialdi gisa hartu behar dugu, kutsadura oso baita arriskutsua orain", azaldu zuen gutun batez Bhure Lalek, Kutsaduraren Kontrol eta Prebentziorako Gobernu arduradunak. Avrind Kejriwal  Gobernuburuari zuzendurikoa da idazkia, eta, umeengan eragin zitzakeen ondorioak aipatu nahi izan zituen bereziki. 


Informazio gehiago