Berriak

2019/7/31 Ingurumen albisteak

Loratzen den paper birziklatua, ingurugiroaren aldeko apustua

Erabilitako paperak bizitza berria du Cecilia Tapia boliviarraren laborategian. Izan ere, fibra begetalak platano-, piña- edo totora-hostoekin, eta haziekin batzen baititu artisau erara eginiko folio artistikoak sortuz; loratu ere egin daitezke, landatuz gero. Lanbidez ingurugiro-ingeniaria, ingurugiroaren zaintzaren alde zerbait egiteko nahia izan duela azaldu dio EFEri Tapiak, batik bat birziklapenaren bitartez. 

"Jendea papera bi aldeetatik erabiltzera animatzera, horrek inspiratzen ninduen ni, birzikla zezaten, gure bioaniztasuna zain dezagun, zuhaitzak ere bai", dio. Hala, Bohemia Papel eratu du Tapiak, ´kontserbazio´ ikuspegi batetik eginiko ekimena, hain zuzen ere, "pertsona bakoitzak bere harri koxkorra eman" dezakeela ziur baita boliviarra.  

Unibertsitatea amaitu ondorik, ekintzaile-lehiaketa bat irabazi zuen eta mila dolarreko (900 euro) ´hazi kapital´ bat eskuratu zuen, eta, honekin, Bohemia Papel gorpuztu zuen 2012. urtean. 


Hemen informazio guztia