Berriak

2017/6/15 Ingurumen albisteak

Larunbatean izango da Bizitruk azoka

Larunbatean, ekainak 17, Donostiatruken edizio berezi bat izango da, esklusiboki bizikletari eskainia: Bizitruk. Donostiako Udaleko Ingurumen Zuzendaritzak eta Kalapiek elkarlanean antolatutako bigarren eskuko bizikleten merkatu honetan, bizikletez gain, gordailu-salmenta zerbitzuaren bitartez, osagarriak eta motorizatua ez den mugikortasunarekin zerikusia duten beste objektuak (kaskoak, arropa, patinak, patineteak...) ere sal daitezke. Donostiatruk-Bizitruk-en helburuak dira berrerabilpenaren bitartez hondakinen sorkuntza murriztea eta mugikortasun eredu iraunkorrak sustatzea. 

Pertsona pribatuek soilik sal ditzakete objektuak eta saldu nahi diren bizikletak eta/edo objetuak goizeko 08:00ak eta 10:00ak bitartean bertaratu daitezke Easo plazan jarriko den gunean, bizikleten salmentarako izen-ematea aurrez egin badaiteke ere Kalapieren bulegoan (Iparragirre kalea, 8) azoka burutzen den astean bertan (astelehen eta asteazkenean 17:30etatik 20:00etara).

Bizikleten salneurriari dagokionez, ez ditu 300€ gaindituko, bizikleta elektrikoak salbuetsita eta pertsona bakoitzak gehienez 3 bizikleta sal ditzake. Kalapie elkarteko kideak arduratuko dira bizikletak zaindu eta saltzeaz, salmentan jartzen den bizikleta bakoitzeko 3€ kobratuko dituzte.

Informazio gehiago Donostiatruken webgunean.


 

Irudia: Irutxuloko Hitza