Berriak

2019/3/12 Ingurumen albisteak

Klima Aldaketaren Legea onartu dute Baleareetan, 2025etik aurrera diesela mugatuz

Baleareetako Parlamentuko osoko bilkurak Aldaketa Klimatikoaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea onartu du. Besteak beste, 2025erako diesela erabiltzen duten ibilgailuen sarrera Baleareetara debekatuko du, eta, energia-zentral kutsakorren itxiera aurrikusten du uharteetan. Erregai fosilak zokoratu eta energia berriztagarriak %100 erabiltzea da xedea 2050erako. 

Parlamentuan izandako eztabaidan ez da PP, PI, Podemos, MÉS per Menorca eta Talde Mixtoaren emendakinik onartu. Testu legal osoa aurrera atera da ezkerreko partiduen bozkei esker, PP, Cs eta PIk, bitartean, artikulu batzuen aurka bozkatu dute, baina berdin-berdin onartu ditu parlamentuak. 

Neurri honen defentsan, Lurralde, Energia eta Mugikortasun kontseilari Marc Ponsek Baleareen energia-dependentzia handiaz abisatzeaz gain, Legeak zehazten dituen xedeak "arrazoizkoa" eta "anbizioduna". 


Iturria: https://www.elmundo.es/motor/2019/02/12/5c62eca2fc6c83f54f8b4612.html