Berriak

2017/6/30 Ingurumen albisteak

Kantauri itsasoa, inoiz baino beroago

Bilbo-Bizkaiako buiak Kantauri Itsasoko uretan erregistratu duen tenperaturak gorakada nabarmena izan du azken 10 urteotan. 2007-2017 urteen arteko batez-besteko tenperatura 1,21ºC igo da (17,57ºC-tik 19,09ºC-ra), eta aurtengo maximoa historikoa izan da, 23,5ºC-ra iritsi baita.

Espainiako Portuetako Ur Sakonetako Buia Sareak eta Bartzelonako Itsasertzeko buiak lortutako balioen konparaketak baieztatzen duenez hainbat errekor historiko hautsi dira Kantauriko eta Mediterraneoko uretan ekainean zehar. Datuak 2007-2017 urte arteko ekaineko 1 eta 22 egunen artekoak dira. Kasu guztietan ikusten da 0,5 eta 2,5 gradu arteko tenperatura igoera.

Uraren tenperatura gorakada handiena Mediterraneoko buietan eman da. Zehazki Tarragonako buia izan da azken hamar urteotako penintsulako igoerarik handiena erregistratu duena, 2,53ºC-ko gorakadarekin. Aurtengo ekainean errekor historikoa izan da Tarragonako buian, 27ºC-ra iritsi baita tenperatura.

Datu hauek lotura estua dute klima-aldaketarekin, bai eta, albiste honetan kontatzen genizuen bezala, urtero historiako urterik beroenaren errekorra haustearekin ere.