Berriak

2016/11/16 Ingurumen Baliabideen Etxea

Gure kostaldeari buruzko argazki eta marrazki lehiaketa

Lehiaketaren gaiak, 'Gure kostaldea', gure itsasertzerai buruzko hausnarketa sustatu nahi du, bai eta gure kostaldeko txoko ezberdinen inguruko interesa piztea ere. Lehiaketak bi modalitate ditu, marrazkia eta argazkia.

Marrazkien atalean, hauek edozein teknika erabiliz egindakoak izan daitezke: argizaria, akuarela, koloretako arkatzak, ikatz ziria...). Neurriari dagokionez, marrazkiek DIN A4 edo DIN A3 neurrikoak izan beharko dute. Partehartzaile bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du.

Argazkien atalean berriz, jatorrizko argazkiek orijinalak izan beharko dute, gehienez urte bat baino gutxiagoko antzinatasuna dutenak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak. Formatu digitalean aurkeztuko dira bakarrik, hau da CD-an, pendrive-an edo posta elektronikoz bidaliz. Pertsona bakoitzak argazki bakarra aurkeztu dezake.

Kontsulta itzazu xehetasun guztiak lehiaketaren oinarrietan.