Berriak

2019/10/24 Cristina Enea Fundazioa

Gure bi zuhaitz adierazgarri, bideoan azaldurik

Udazken sasoi honetan Cristina Enea parkea eder askoa dago hara eta hona paseatzeko; zalantza barik, bere tonuek bueltatxo bat ematera animatzen gaituzte, eta, bertako elementurik adierazgarrienez gozatzeko parada ederra eman ere bai. Gaur, adibidez, protagonistetako bi aurkeztu nahi izan dizkizuegu, Cristina Enea Fundazioko gure bi biologoen ahotan. Ginkgo biloba eta Libanoko zedroaren nondik-norakoak azaldu dizkigute, hain zuzen ere. Ezbairik gabe, gure aitona-amonetatik, historikoenetakoak dira.  

Lehenik, Uxua Aranak Libanoko zedroaren ezaugarriak azpimarratu dizkigu, eta, ezarri zaion zainketa bereziaz ere mintzatu da, bertaratzen zareten jende askok galdetu duena, gainera. Oihana Orkolaga, berriz, ginkgo biloba arbolaren ezaugarriez aritu zaigu; baita espezie honen bi sexuen arteko berezitasunez ere. Ea bideoa zer iruditzen zaizuen!