Berriak

2019/1/9 Ingurumen albisteak

Klima-aldaketarekin sortutako animalia-espezieak

Beroketa globalaren eraginez zenbait espeziek beren ugalketa-zikloa atzeratu dute, beste espezieetako zikloarekin bat eginez, eta azken espezie hori lehenengoaren espazio geografikoa kolonizatzen hasi da. Ondorioz, gero eta beroketa gehiagorekin gero eta espezie-hibridazio gehiago dago. Hibridazioa "oso arrunta da estuki erlazionatuta dauden landare eta animalien kasuan. Ideia bat egiteko, landareen %25 inguru eta animalien %10ek izaten dute hibridazio prozesu bat", azaldu dio BBC kateari Daniele Canestrellik, Italiako Tuscia hiriko Unibertsitateko Ekologia saileko kideak. Canestrellik gaineratzen du "genetikak eta milaka urtek banandutako zenbait espezie ugaltzen ari dira klima-aldaketaren ondorioz".

Hasiera batean bazirudien espezie gurutzatzea, hibridazio bezala ezaguna, foketan, baleetan eta hartzetan ematen zela batik bat, baina klima-aldaketarekin espezieen gurutzatze aukera hori asko zabaldu da. Ez du inporta 30 milioi urtek banatzea bi espezie. Apo europarraren eta apo balearraren kasua da. Galdera ugari sortzen ditu eta klima-aldaketak anfibioen eboluzioa eraldatzeko aukeraren inguruan hainbat ahots altxa ditu.

"Elkarrekin gehien erlazionatutako espezieen kasuan ohikoa da beren genomaren zati bat elkartrukatzea hibridazioaren ondorioz. Alegia, hibridoak partzialki  bideragarriak eta emankorrak dira, baina oso aldenduta dauden espezieetan ez da ohikoa elkartrukatze genetikoa burutzea", azpimarratzen du Canestrellik.

Ikerlari honek klima-aldaketaren ondorioz sortutako 7 animalia-espezieren zerrenda egin du:

  1. Apo europarraren eta balearraren arteko hibridazioa
  2. Grolar: hartz arrearen eta hartz zuriaren arteko hibridoa
  3. Coywolf: koiotearen eta otsoaren arteko hibridoa
  4. Foka eraztundun eta foka motodunaren arteko hibridazioa
  5. Narluga: narbalaren eta belugaren arteko hibridoa
  6. Hegoaldeko eta iparraldeko urtxintxa hegalariaren arteko hibdridoa
  7. Erbi iberiarraren eta mendi erbiaren arteko hibdridoa

 

Jatorrizko albistea PlayGroundMag.net webgunetik hartua.