Berriak

2018/8/24 ErakusketakIngurumen Baliabideen Etxea

Eskuragarri "Uraren memoriak. I. Pausuak" erakusketako audiogidak eta geletako gidak

Uraren jarioa eta bereziki errekarena, denboraren bilakaeraren, ahanzturaren eta memoriaren metafora izanik tradizio eta kontakizun mitiko askotan, horiek izan
ditzaketen forma anintzen inguruan gogoeta egiteko gonbita da erakusketa, ura bera, ibilbidea bideratuko duen elementua izanik. Hain zuzen ere, urak narrazio
eta ametsak sortzeko duen ahalmena aintzat hartuaz, memoriaren bestelako ekologiak erakitzeko aukera bermatzen baitu. Antzinatearekiko, urarekiko eta bizitzaren joanak berak utzitako aztarnekiko izan ditzakegun loturak birpentsatzea beharrezkoa da, bizi dugun zibilizazio eta ekologia krisiaren aurrean.

Erakusketa honek, gure iragan hurbileko aldi historikorik garrantzitsuenetariko bati begira jartzen gaitu: Espainiako Gerra Zibila eta Francoren diktaduraren hastapenari. Aurrekaririk izan ez zuen eta burujabetzarako aukerei amaiera ematen zien krudelkeria eta errepresioak kolpatutako garaiari. Krimenaren aurrien gainean eraikia izango zen aro ilun baten sorrera iragarri eta zabaldu zuen gure historiako une erabakigarriari. Hain zuzen ere, ura, gatazka armatu eta migrazio bideetako elementu nagusi gisara aurkezten dugu hemen: gerra-toki zein mugaldeetan. Uraren kontrola ziurtatzeko gudak, etsaien ur hornikuntzen mozketak, tropen aurreratzeak geldiarazteko suntsitutako zubiak… Uraren memoriek fronteetara garamatzate, baina baita atzeguardiara eta zigor guneetara ere. Ura, halaber mapak, bideak eta guden geopolitikak taxutzen dituen elementua da; baina etorkizun berriak irekiaz beste munduetara erbesteratzeko bidea ere izan daiteke, ihesbidea, alde egiteko aukerak ere eskainiaz nahiz eta heriotzara ere eraman gaitzakeen.

Erakusketa modu atsegin eta errazago batean ulertzeko, bisitariek beren gailu mugikorretarako dohainik eskuratu ahalko dituzte erakusketan bertan uraren memorian barrena eramango gaituen bidaitik zehar gidatuko gaituzten audiogidak. Prozesua erraz eta azkar egiten da erakusketa osatzen duten gela guztietan ikusgai dauden QR kodeak eskaneatuz.

Jarraian, audiogida guztiak aurki ditzakezue, hemendik bertatik ere entzun ahal izateko.

SALA I
'Lehen pausua' izeneko lehenengo areto honetan ondorengo lan eta piezak daude ikusgai: Oroitzapenak ibaian behera (AudioLab kolektiboa), Aurkitutako objektuak (La Trinxera), Artxibo fotografikoa (Espainiako Liburutegi Digitaleko eta Donostiako Untzi Museoko argazkiak) eta kontsultatzeko askotariko dokumentazioa.

SALA II
Bigarren gela honen izenburua 'Aurrerapausua' da eta ondorengo egileen lanak biltzen ditu: Teresa Lanceta, La Trinxera, Kati Horna, Miriam Isasi, Tasio Ardanaz eta Iñaki Berazategi.

PASILLOA
'Muga-pausua' izeneko areto honek ondorengo artista eta taldeen lanak biltzen ditu: PCEren Artxibo Historikoa (Maleta dokumentu faltsuekin), Espainiako Liburutegi Digitala (argazkiak), Iñaki Berazategi (gerrako haur euskaldunen abestiei dagokien audioak) eta Loïs Patiñoren Noite sem distância izeneko proiekzioa.

SALA III
Erakusketaren azken aretoak 'Atzendutako pausua' izena darama eta biltzen dituen lanak dira Espainiako Arkitektura, 1939-1975 (Domènec), Francoren urtegien itzalpeko aurpegia (Manuel Campo Vidal), Domestic Landscapes (Ibon Aranberri), Politika hidraulikoa (Fernando López Heptener), Pàndols (Taxio Ardanaz), Padurako soldaduak (Iñaki Berazategiren artxibo pertsonala) eta Figuranteak (Lidia Montesinos Llinaresen artxibo pertsonala).

Sala guztien gidatxoak ere eskuragarri daude kontsultarako erakusketaren gela bakoitzean, baina hemendik ere eskura daitezke PDFan webgune honetatik bertatik, albiste honek atxikiturik daukan dokumentuan.