Berriak

2019/11/8 Ingurumen albisteak

Deforestazioa Amazonian: basoen suntsiketaren aurka lagun dezakeen 'zuhaitz miragarria'

Lurreko emankortasuna mantentzen laguntzen duten arbolek Amazoniako deforestazioa murriz edo geldiarazi dezakete. Hori da proiektu baten xedea. Ekimen honek nekazari txikiak konbentzitu nahi ditu 'inga' generoko arbola bat giltza izan daitekeelako negozio errentagarri bat osatu eta bizitza duin bat izateko. 

Inga generoak ehunka espezio ditu bere baitan, tartean, guama, esaterako, lurrean nitrogenoa ezartzen dutenak eta emankortasuna handitu. Ekimenak nekazari txikiak konbentzitzea espero dute zientzialariek, nekazariek ganaduzale handiei edo nekazal-enpresei euren lurrak ez saltzeko. 

"Inga zuhaitz espezie miragarria dugu, superarbola, familia honetako espezie batzuk gauza itzelak egin baititzakete", adierazi du Toby Penningonek, Ingalaterrako Exeterreko Unibertsitateko bioaniztasun eta landare tropikalen ugaritasun irakasleak.


Informazio gehiago