Berriak
Otsailak 17an, igandea, kamishibai tailerra eskainiko du Mattin ilustratzaileak, SEO/BirdLife elkartearekin elkarlanean (12:00etan, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean). Teknika japoniar honen ezaugarrietako bat da istorioak kontatzen direla antzoki txiki batean kokaturiko ilustrazioen bidez. Oraingoan, inguruan ditugun txori eta hegaztien istorioak eta bitxikeriak ezagutzeko balioko digu.

Informazio gehiago

Urtero bezala, Cristina Enea Fundazioak egitarau berezia antolatu du neguko oporraldi honetan haur eta gazteentzat. Tailerrak, zinea eta bestelako jarduera interesgarriak izango dira abendutik urtarrilera.

Informazio gehiago

Ostiralean, abenduak 21, negua hasiko da ofizialki eta berarekin batera indarrean jarriko da urtaro honetarako Cristina Enea Fundazioak antolatutako jardueren agenda. Kontsulta itzazu programatutako jarduera guztiak.

Informazio gehiago

Duela hainbat urtetik Bihotz Inguru elkartea baso-eskola ekimen interesgarri bezain berritzailea eskaintzen ari da Ulia mendian, egoitza Ulia Interpretazio Zentroa izanik. Aire zabaleko metodologia eta pedagogia ez bideratuaren bidez, haurrak naturan heztea bilatzen du egitasmoak.

Informazio gehiago

Hegaztien Mundu Eguna ospatzeko, hainbat jarduera izango dira ostiral eta larunbat honetan, urriak 5 eta 6, bai Cristina Enean, bai eta Ulian ere. Jarduerak doakoak eta irekiak dira, lekua bete arte.

Informazio gehiago

Urteko irudi zientifiko onenak biltzen dituen FOTCIENCIA15 erakusketa ibiltariaren testuinguruan, datorren irailaren 29an, larunbata, haur eta familientzako Brikomikro tailerra antolatu da Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Tailerra elementu txikienetarainoko bidaia interesgarria izango da, eta mikro, nano eta makro eskaletan murgilduko gara, bai eta nork bere mikroskopioa eraiki ere.

Informazio gehiago

Urgullen, Gobernadorearen Baterian dagoen Natur Txokoa, naturaren gela berezia da. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatzen dira udaberriko oporraldian eta udako hileetan.

Informazio gehiago

Baso-eskolek 'aire zabaleko hezkuntza eredua' deituriko pedagogia sustatzen dute non haurrek naturarekin elkarreragiten duten, ikasgela basoa bera delarik. Bihotz Inguru elkartetik pedagogia hau eskaintzen dute Ulia Interpretazio Zentroan.

Informazio gehiago

Cristina Eneako ingurumen-ipuin lehiaketan lanak aurkezteko epea maiatzak 6 arte, igandea, luzatu da. Aurtengo edizioan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei proposatu zaien gaia bioaniztasuna da.

Informazio gehiago

Aurreko urteetan bezala, 2016/2017 ikasturte honetan ere Cristina Enea Fundazioak abian du bere ingurumen ipuin lehiaketaren edizio berria. Aurtengoan landu beharreko gaia izango da klima-aldaketa.

Informazio gehiago