Berriak

2019/4/17 Ingurumen albisteak

Australiar Barrera Handiak inoiz ez bezalako espezie jaitsiera izan du

Munduko koral-arrezife handienaren desagerpena ziztu bizian azkartzen ari da. Munduaren beroketaren ondorioz koral helduen etengabeko galerak ez du koral berriak garatzen uzten. 'Global warming impairs stock–recruitment dynamics of corals' ikerketaren arabera, azken hogei urteotako bataz bestekoarekin alderatuz, larba berri kopurua %93 jaitsi da 2018an. 2017an %89 izan zen. 

Kopuruok kezkagarriak dira. "Erreklutamendua -alegia, larbak koral-arrezifetan egokitzen direnean- urte batetik bestera aldatzen da, baina 2018ko beherakadak ez du aurrekaririk", ziurtatu du Terry Hughesek, Australiako Queenslandeko James Cook Unibertsitateko Koral-Arrezifeen Ikerketa Zentroko zuzendari eta txostenaren egileak. 


Iturria: https://elpais.com/elpais/2019/04/03/ciencia/1554293438_238716.html