Berriak

2019/11/4 Ingurumen albisteak

Asiak jada ez du gure zaborrik nahi

Birziklapen globala, zorionez, gain egiteko puntuan da. Formulak, Asiara zaborra gupidarik gabe bidaltzea izan dena azken hamarkadotan, jada ez du balio. Milaka edukiontzi itzuli dituzte azken hilabeteotan, mezu argi eta garbi batekin: 'Ez gara zuen simaurtegia'. Krisi honetatik zabor-neokolonialismoa baino alternatiba etiko eta solidarioago bat sortzea espero dute. 

1950. urtetik sorturko zazpi mila milioi plastiko tonaren %9 birziklatu dugu. Plastikaren erabilera orokorrak 80. hamarkadatik aurrera 'lehen munduak' lege zorrotzagoak sortzea ekari zuen, eta, hala, bere deuseztapen kostua handituz.  Errenteagarritasun eskaseko negozio hori kanporatzea bultzatu zuen enpresa-logikak, eta, irtenbidea honako hau izan zen: Txinak hamarkada luzez munduko plastiko, paper eta metalen erdia jaso zuen bere industriaren labeetan erabiltzeko. Denak balio zion.

Hamar urte atzera eginez gero, ordenadore, garbigailu zahar eta beste hainbat zabor elektroniko tona asko portutik kamioietan heltzen ziren Guandong izeneko kostako probintziako herri batera. Material hori inguruko familien artean banatzen zen eta euren eskuekin zabaltzen zituzten baliozko piezak berreskuratu asmoz. 


Informazio gehiago