Berriak

2017/7/11 Ingurumen albisteak

Añanako Gatz Harana, Elikadura eta Nekazaritza Erakunderako Europako lehenengo proiektua

Gatza lortzeko bere ur-gaziko iturburuen erabilera jasangarrian adibide da Añanako Gatz Harana, bai eta bertako paisaiaren, arkeologiaren, geologiaren eta historiaren berezitasun eta ezaugarriengatik ere.

Munduko Nekazaritza-Ondare Garrantzitsuen Sistema programak (MNOGS, edo GIAHS bere ingelesezko deituran), munduko nekazaritza-ondare garrantzitsua duten leku horien nazioarteko (nahiz nazio barruko) errekonozimendua sustatzen du, sistema horiek berezkoa duten bertako onura eta zerbitzu sozial, kultural, ekonomiko eta ingurumenari dagozkionak babesteko.

Nazio Batuetako Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen 40. Biltzarraren testuinguruan, berriki Erroman izandakoa, Añanako (Araba) Gatz Haranaren hautagaitza aurkeztu da, ENEren MNOGSSarean txertatzeko aukera duen Europako lehenengo proiektua.

Gatz Haranaren hautagaitza Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Añanako Udalak eta Gatzajak gatz-elkarteak sustatu dute MNOGS Sisteman txertatu ahal izateko, eta gatza lortzeko ur-gaziko iturburuak modu jasangarrian erabiltzeagatik jardunbide on baten adibide da, bai eta bertako paisaiaren, arkeologiaren, geologiaren eta historiaren berezitasun eta ezaugarriengatik ere, eta babes-forma honetan txertatzeko Europako lehenengo hautagaitza da.

Gatzaga abandonatuta egon zen XX. mende erdialdera arte eta bertako egurrak azkar degradatu ziren. Nolanahi ere berriki Monumentu historiko izendatu dute eta egun zaharberritze prozesuan dago bere balio etnografikoa eta turistikoagatik.

Gaur egun paisaiaren ingurumen-kulturaren eta kultura materialaren berreskuratzea eta kontserbazioa sustatzen ari dira bertan, bere jasangarritasuna gatzagaren teknika tradizionalen ekoizpena eta egitasmo kultural eta turistikoak bermatzeko.


Irudia: Juan R. Velasco Pérez.