Urgulleko Natur Txokoa
Urgulleko Natur Txokoa
Informazio praktikoa

Urgullen, Gobernadorearen Baterian dagoen Natur Txokoa, naturaren gela berezia da. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez.

Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatzen dira Aste Santuan eta udako hileetan.

Helbidea eta harremanak:
Gobernadorearen bateria, Urgull
T. 943 453 526
E: cristinaenea@donostia.eus

Ordutegia:
Aste Santuan eta Udan, egunero irekita.
Aste Santua:  16:30 – 18.30
Uztailak 1 - abuztuak 31: 11:00-13:30 y 17:00 – 20:00

 

Urgull mendia

Urgull mendia aberastasun handia duen gunea da, bai naturaren eta ingurumenaren aldetik, bai eta historiaren eta kulturaren ikuspegitik ere. Hiriari estuki lotuta dagoen mendi honek beti eskaintzen dizkio bisitariari harritzeko arrazoiak eta hemendik, mendian barrena egiteko bi ibilbide proposatu nahi dizkizegu. Bertako xehetasunak jarraituz, Urgulleko txoko ezkutuenak, natur elementu berezienak eta gune hainbat historikorekin egingo duzu topo.

Gaztelubide - Parte Zaharra ibilbidea
Gaztelubide - Parte Zaharra ibilbidea

Ibilbide honen xehetasunak ikusteko, ikusi honako esteka:

Zuloaga Plaza - Paseo Berria ibilbidea
Zuloaga Plaza - Paseo Berria ibilbidea

Ibilbide honen xehetasunak ikusteko, ikusi honako esteka: