Informazio praktikoa
Informazio praktikoa

Ulia Interpretazio Zentroa, Ulia bezalako leku berezi eta enblematikoa ezagutzera emateko balio du, bere ingurune fisiko, natural eta historikoan sakonduz.

Interpretazio zentroak jarduera didaktiko eta kulturalez beteriko egitaraua du, tailer didaktikoekin, Uliatik zehar antolatutako ibilbideekin, zentrotik bertatik eginiko bisita gidatuekin, proiekzioekin, behin-behineko erakusketekin… Horiek guztiek, diseinuan parte hartu duten talde ekologista, kultural eta sozial ezberdinen ekarpenak bildu dituzte. Era berean, elementu ezberdinak manipulatuz eta eurekin elkar-eraginez, Uliako elementu bereizgarrienetara gerturatzea ahalbidetuko duen erakusketa iraunkorra ere bada bertan. Laburbilduz, Ulia Interpretazio Zentroak ondorengo gai-esparruak lantzen ditu: Uliako ingurune fisikoa, haitzak eta lurrak; fauna eta flora; itsas-ekosistemak; historia, ondarea eta paisaiaren eraldaketa kulturala.

Aipaturiko esparruak lantzeko, zentroak baliabide didaktiko hauek ditu: 

  • Erakusketa iraunkorrerako gela
  • Hitzaldiak eskaintzeko erabilera anitzeko gela
  • Tailer didaktikoei eskainitako gela

Gainera, Uliari buruz publikaturiko informazioa biltzen duen dokumentazio-gune bat ere badu, baita kontsultak egiteko gune gehigarri bat ere.

Era berean, zentroak baratze ekologikoa ere badu ondoan, uren birziklaketa erraztuko duen sistemaz hornitua, bai eta hainbat konpostagailu ere, non tailer esperimentalak burutuko diren.

Sarrera doakoa da.

Helbidea eta harremanak:
Ulia pasealekua 311
20013 Donostia

T: 618 674 655
E: uliazentroa@donostia.eus
Fb: Ulia Interpretazio Zentroa

AstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstiralaLarunbataIgandea
Urtarrila-Apirila11:00-14:0011:00-14:00
Maiatza-Ekaina17:00-19:0011:00-14:00
17:00-19:00
11:00-14:00
17:00-19:00
Uztaila-Abuztua11:00-14:00
17:00-20:00
11:00-14:00
17:00-20:00
11:00-14:00
17:00-20:00
11:00-14:00
17:00-20:00
11:00-14:00
17:00-20:00
11:00-14:00
17:00-20:00
Iraila
(1-2 astea)
11:00-14:00
17:00-19:00
11:00-14:00
17:00-19:00
11:00-14:00
17:00-19:00
11:00-14:00
17:00-19:00
11:00-14:00
17:00-19:00
11:00-14:00
17:00-19:00
Iraila
(3-4 astea)
17:00-19:0011:00-14:00
17:00-19:00
11:00-14:00
17:00-19:00
Urria-Abendua11:00-14:0011:00-14:00
2017ko jaiegun hauetan irekita (11:00-14:00)

Apirilak 13 eta 17 (osteguna eta astelehena, hurrenez-hurren)

Uztailak 25 (asteartea)

Abuztuak 15 (asteartea)

Irailak 9 (larunbata)