Hezkuntza eskaintza
Hezkuntza eskaintza

Cristina Enea Fundazioak 2017/2018 ikasturte honetan Ulia Interpretazio Zentrorako diseinatu du Hezkuntza Eskaintza. Ikasleei nahiz helduen talde antolatuei zuzendutako jardueraz osatua dago eta bere helburua da Ulia bezalako gune berezi baten sekretuak agerira ateratzea, Zentroan bertan eta kanpoaldean buruzten diren tailer eta bisita gidatuen bidez.

Irakasleen lanarentzat osagarri pedagogiko gisa pentsatua dago eskaintza hau, eta jarduera bakoitzak euskal curriculumaren arabera diseinatutako eduki eta helburu didaktikoak ditu. Heziketa metodologia ezberdinen bidez, bai eta manipulatze eta partehartze metodologien bidez ere, ikasleek ingurumen, kultura eta historia aberastasun haundiko ingurune honetara gerturaketa egingo dute, beti ere beren heziketa-mailaren araberakoa.

Jarduera guztiak doakoak dira.

Uliako Interpretazio Zentruaren Hezkuntza Eskaintza honako dokumentuan dago ikusgai:

Informazioa eta erreserbak:
T: 943453526
E: cristinaeneabisitak@donostia.eus