Erakusketak
Odonatoak: uraren hegoak

Martxoak 29 - ekainak 24

Putzu batera inguratuz gero, atentzioa ematen dute burduntzi eta sorginorratzek beraien kolore bizi eta hegaldi bizkorrekin. Baina zer dakigu animalia talde honi buruz? Orokorrean ospe txarra duten arren, beraiek dira gizakiarentzat kaltegarri izan daitezken espezie batzuen orekan mantentzen ditutenak, eltxoak adibidez. Honengatik eta beste arrazoi ugarirengatik, animalia hauek gertuagotik ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Iñaki Mezkitaren erakusketa honekin, odonatoen ezaugarriak eta beren bizimoduaren inguruko bitxikeriak ezagutzeko aukera izango dugu.

Itsasoko begiradak

Abenduak 23 - martxoak 18

Uliako ekosistemarik interesgarrienetakoa izanik, gainetik bakarrik ikusi ohi ditugu itsaslabarrak. Baina badira Uliako itsas labarren beste ikuspegi bat edukitzeko aukerak eta horregatik, gure ikuspegia osatzeko, itsasotik egindako argazki sorta batekin osatu dugu erakusketa berri hau. Itsasontziz egindako txangoan, Joseba Parron eta Xabier Ubedaren begiradaren bitartez, Uliako itsaslabarraren forma eta biztanleak eta gizakiaren arrastoak ezagutzeko aukera izango dugu.

Ulia Itsasoari begira

Irailak 29 - abenduak 17

Jende asko Uliara argazki kamera hartuta gerturatzen da eta iparraldeko bideetatik goazela ezinezkoa da itsaso zabalak atentzioa ez ematea. Uliako itsaslabarrak dira mendia eta itsasoaren arteko topagune eta milaka egoera, forma eta kontraste eskaintzen ditu. Uliara etortzen diren bisitarien objektiboek hauetako asko jasotzen dituzte eta begirada pertsonal hauekin osatu dugu argazki erakusketa hau.

Uliako aire-transbordadorea

Uztailak 8 - abuztuak 27

Asko ziren XX. mende hasieran Ulian mendiak erakartzeko zituen arrazoiak, agian ikusgarriena gaur egun aterpea dagoen gunea Uliako gailurrarekin lotzen zuen transbordadore aereoa izan zen. Amigos de la Cultura Científica elkartearekin elkarlanean, garraiobide berritzaile honen argazki erakusketa bat osatu dugu eta Gonzalo Martínezek egindako maketa motorizatuaren bitartez mugimenduan ikusteko aukera ere izango dugu.

Uliako lore sorta

Apirilak 1 - ekainak 25

Udaberrian kolorez betetzen dira mendietako bazterrak. Mota, forma eta kolore askotariko loreak dira hein handi batean honen erantzule. Batzuk bereziagoak, beste batzuk arruntagoak, harrigarria da pausu gutxi batzuetan aurki dezakegun aniztasuna. Argazki erakusketa honen bitartez, Uliako bide ertze eta zelaietan hazten diren loretxoetan jarriko dugu lupa, beraien bitxikeriak ezagutu eta bereizten ikasteko.

Uliatik oinez

Urtarrilak 14 - martxoak 19

Uliara jende asko eta asko etortzen da ibiltzera, mendian zehar horretarako bide sare aparta baitago. Bisitariaren denbora eta interesen arabera egin beharreko aukera da, batzuk hiritik hain gertu dagoen gune honen ezaugarri naturalak erakutsiko dizkigute, beste batzuk historian zehar bidaiatuko dugu edo herri
desberdinen arteko lotura ahalbideratuko dute. Erakusketa honetan Ulia Interpretazio Zentrotik egiten diren hiru proposamen ezagutzeko aukera izango dugu bertan aurki ditzakegun bitxikeria eta paisaien argazkiz lagundurik.